XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakiteko, ikasi nai izatea da naikoa, ta beti ikasi liteke.

Erakustea ez da ain gauza erreza.

Erakusten dakianak, geienetan berez daki.

Beretzat asko dakian batek erakusten ez jakitea, sarri gertatzen da.

Gutxiago dakianak geiago dakianak baño obeto erakustea ere askotan ikusitako gauza da.

Iturriaga'k asko zekian, ikas zalea zan-eta.

Baña gañera, zekiana erakusteko berezko erreztasun aundia zuan.

Erreztasun onek esan-erazi zion bere ikasle argitsuenetako bati: Iturriaga'k, dakian baño ere geiago erakusten du (3) Manterola Cancionero Basco.

Iturriaga ikasnaia zala esan det.

Bai, ikasnaia zan.

Eta ikasteko, asko zekiten jaunak biltzen ziran tokietara joaten zan; asko zekiten gizonak bazituan inguruan.

Luis Arozena, Klaudio Anton Luzuriaga, Mateo Azkarate, Anaia, Iturriaga ta beste batzuek sarri biltzen ziran Lasala jaunaren etxean (4) Fermín Lasala, Una Agrupación bascongada de 1820 á 1850. Tolosa 1884.

Egiten zituzten batzarretan, bakoitzak bere iritzia agertu ondoren, eztabaidak laister azaltzen zuten burua, ta bakoitzak bere usteari gogor eusten zion.